XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Orain dator honantz eta zuen gustokoa bada, edo hoberik bilatzen ez baduzue, kontratatu dezakezue.

Yabe indioa zetorren bitartean dendan saltzen ziren lan artesanalak aztertu zituzten.

Horretan ordu erdi inguru eman ondoren gizon beltzaran bat sartu zen, baxua, zabala eta adinekoa.

- Yabe naiz - esan zion dendariari.

Franz-ek desilusioa sentitu zuen hura ikusterakoan.

Nola ibili zitekeen hura, itxura eta adin harekin, oihan salbaietan?.

- Zein da zure experientzia gidari bezala? - galdetu zion Franz-ek.

- Hamar bat aldiz eraman ditut gizon jakintsuak ibaitik mendebalderantz.

Franz-ek ezin izan zuen bere kezka ezkutatu.

Bere akatsetako bat hori zen, behar zenean isilik egoten ez jakitea: - Eraman bai, baina itzuli?.

Indioak, mindu bazen, ez zuen sentsazio hori adierazi.

Gizalegea galdu gabe erantzun zion: - Ni orain hemen zuen aurrean egoteak frogatzen dizue nik gidatutako expedizioetatik onez itzuli naizela.

Noski. Ondoren, Franz-ek mapa bat atera eta zabaldu zuen: - Zeintzu dira mendebalderantz ezagutzen dituzun lurraldeak?.

Yabe-k hatzamar erakuslea Manaus hirian jarri eta ezkerretarantz mugitu zuen, puntu batean geratuz: - Urrunen honaino heldu naiz.

Franz-ek puntu hura aztertu zuen, (...).